XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
21. Antolatu solasaldi bat ikasgelan, aurreko iharduerako galdetegian oinarriturik.
Gaia
Honako puntu hauetaz hitz egin dezakezue:
- Kirola luzaro egiteak, zure gorputzaren atalen bat garatzen al du?
- Arnasa hobeto hartzen laguntzen duela uste al duzu?
- Izerditzerakoan, zure organismoaren sistemaren bati on egiten al diozu?
Zergatik?
- Kirola maiztasunaz praktikatzean, lasaiago, gustorago eta baikorrago sentitzen al zara?
Kirola eta iharduera fisikoa kontrolaz egitea beharrezkoa da, gorputzaren funtzionamendu egokirako.
Ihardueraren abantailen artean, hauek aipa daitezke:
- Ibiltze-sistema garatzen du.
- Biriken edukiera garatzen du.
- Bihotza gogortu eta odolaren zirkulazioa hobetzen du.
- Organismoaren substantzia toxikoak aterarazten ditu.
22. Egizu gehien gustatzen zaizkizun kirolen zerrenda.
Hautatu bat eta galde ezazu zer egin behar duzun erregularki eta egokiro praktikatzeko.
Eguneroko ihardueretan, ibiltze-sistemak kalteak jasaten ditu gehiegi behartzeagatik edo istripuen ondorioz.
23. Kontsultatu hiztegi bat eta erlazionatu hitz bakoitza bere definizioarekin.
Haustura: Artikulazio edo giharre baten bihurdura bortitza.
Zartadura: Giharre bat edo gehiagoren nahigabeko kizkurtzapen iraunkorra.
Distentsioa: Hezur baten haustura.
Bihurdura: Tentsio gogorra giharreetan.